Haurrentzako musika eta dantza euskaraz

Gure hizkuntzari garrantzia emango dion komunitate bat eratzen ari gara, euskara gure etxeetan eta gure seme-alaben bihotzetan nahi baitugu.
WEBGUNEKO DENDAN 30€KO GASTUA EGINEZ GERO,
KAMISETA BAT OPARI!
AZKEN BIDEOA
GURE AUKERA
Eman izena DOAN Ene Kantak-en Youtubeko kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko
AUKERA EDERRAK!
BAIETZ DANTZAN HASI!
DESKARGA ITZAZU ABESTIEN HITZAK GURE WEBGUNETIK ETA ONGI PASA GURE DANTZA ETA BIDEOEKIN
EUSKARAZ
Gure hizkuntza sustaztea dugu xede eta horretarako euskarazko materiala eta ikuskizunak ekoizten ditugu
ABESTU
Ene Kantak-ek haurrentzat sortu eta egokitutako abestiak. Hitzak eskuragarri dituzue eta baita ikus-entzunezko materiala ere
BIDEOEKIN
Dantzatu eta gozatu! Gurekin! Gure abesti, lagun eta koreografiekin! Maite dituzuen horiekin!
IKASTETXEAK
Gure abestietako koreografiak dantzatzen Euskal Herriko ikastetxe desberdinetako 1000 haur baino gehiagok parte hartu dute.
ANTZERKI MUSIKALA
BISONTE MASTODONTEAREN BILA
Bisonte mastodontearen bila euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute.
Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren, baina harrapatuko ote dute bisonte mastodontea? Ala Bisonte mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
Gure kantak, gure hizkuntzan
Kantak euskaraz sortzea, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen transmisioa errazteko. Horixe izan da Ene Kantak proiektuaren xedea, abiatu genuenetik. Maitasun osoz egin genuen, haurrak, musika eta euskara maite baititugu. Maite ditugun seme-alabei maite dugun musikarekin maite dugun hizkuntza oparitu nahi baitiegu. Horregatik hasi ginen. Horregatik segitzen, eta segituko, dugu.
Hasiera apala
Ene Kantak proiektuak 2010ean hasi zuen ibilbidea. Hasiera bateko planteamendua guztiz apala, xumea izan zen: euskarazko haurrentzako abestiak sortzea eta eurekin Nafarroako ikastetxetako haurrekin bideoklipak grabatzea. 2011. urtearen hasieran Ene Kantaken lehen diskoa argitaratu zuten, 19 abestirekin.
Harrera itzela
Geroztik gure musika Euskal Herri osoko herri eta hiri guztietara eraman dugu, gure ikuskizunak antzokietara eta pabiloietara bezala.
Bide honetan zehar gure Youtube kanalean 175 euskal abesti berri baino gehiago publikatu ditugu, 100 milioi bistaratze baino gehiago ditugu, 10 disko argitaratu eta 4 liburu sortu ditugu. Hauek guztiak haur ikusle eta entzuleei zuzenduak.
Eta Ene Kantak Unibertsoa, bere abestiak zein pertsonaiak telebistara eraman ditugu 5 denboraldiz, haurrei zuzendutako ETB3 kanalean 1250 kapitulo baino gehiago emitituz.
Ene Kantak, gure ametsa
Hasiera batean gure ametsik ederrenean ere imajinatuko ez genukeena errealitate bihurtu da. Eta etorkizunean ere gure ametsak errealitate bihurtzen segitu nahi dugu, maite dugun hizkuntzan maite ditugun haurrentzako maite ditugun edukiak sortuz.











